LAIAn, begirada pedagogiko ezberdinak hartzen ditugu kontuan; gure beharretara, baliabideetara eta esperientzietara egokituz. Horrela, zeregina etengabe berrikusten eta hausnartzeko dugu, bakoitzari gehien egokitzen zaiona eskaintzeko.
LAIAn pertsona bakoitzaren interes indibidualak, trebetasunak, eta eboluzio-unea kontuan hartzen dira. Ikaskuntza, garapen globala bermatzera bideratuta dago; hau da, arlo emozional, fisiko, motrizitate, sozial eta kognitiboa.
Garapen eta ikaskuntza integral hori bermatzeko, inguruneak aberatsa izan behar du. Horretarako, LAIAk ingurune prestatu eta lasaiak eskaintzen ditu, garapen-premien eta -etapen arabera.
Gure egunerokotasunean funtsezkoa da norberaren interesetan oinarritutako ikaskuntza aktiboa sustatzea. Askatasunean, erantzukizunean, autonomian eta konfiantzan oinarritutako ikaskuntza.
“Esan eta ahaztuko dut, erakutsi eta gogoan izanen dut, sartu ni tartean eta ikasiko dut.”
Benjamin Franklin