Gure eguna lasai hasten da, goizeko 9ak aldera. Iristean, zapatak erantzi eta espazioan zehar mugitzeko zapatilak janzten dituzte. Lehen topaketen ondoren, eta batez ere neguan berotu ondoren, irakurtzeari, matematikak egiteari, esperimentu baterako materialak prestatzeari, minuskula praktikatzeari ekiten diote, azken batean: lan egiteari.
Goizeko 9ak eta 12ak bitartean, “kontzentrazio garaia” da eta gela lasaian isiltasun atsegina sortzen da. Bakoitzak banakako ordutegia du, bertan, beren interesak eta laguntzaileek proposatutako lanak dituzte. Ordutegian, lan mota ezberdinak daude islatuta, modu honetan, egunerokotasunean banaka, binaka edo taldeka egiten dute lan.
Hamaiketakoaren unea ezustekoa da, askea delako eta txiki bakoitzak erabaki dezakeelako noiz joan, egunetik egunera desberdina izan dadin. Txikiren batek bere lanean geldialditxo bat egin eta hamaiketakoa hartzera joatea erabakitzen duenean, baliteke egun horretan lagunik gabe egotea, edo baliteke norbaitek atsedenaldira gehitzera eta elkarrizketa artean partekatzea tarte hori.
Egun batzuetan, hainbat edo denok elkartzen gara: handiak, ertainak eta txikiak. Egun hauetan, hamaiketakoaren unea barre-algaraz, istorio jolasez eta infusio bero batez, neguko egun hotzak, betetzen dira.
12etatik aurrera, egun batzuetan tailerra dago. Tailerrak hiru motatakoak izaten dira:
• Txikien proposamenetan eta interesetan oinarritutako tailerrak daude; ikasturte honetan, adibidez, joste-tailerra izan dugu, baita irakurketa-tailerra ere (asko gustatzen zaie heldu batek ozen irakurtzea eta irudimena hegan egiten uztea).
• Bestalde, pintura eta buztina lantzeko tailerrak ditugu, Hezkuntza Sortzailearen eskutik.
• Azkenik, laguntzaileek proposatutako tailerrak daude, egindako behatze lanetan oinarritutako gaiak proposatzen dituztenak. Horrela, aurten kandelak egin ditugu, giza gorputza landu dugu edo gai zehatzagoak landu ditugu, adibidez: biderketak.
Aurreikusitako tailerrik gabeko egunetan, jolas librerako unea da, non mugimendu aretoan edo kanpoaldean gozatzen dute. Denbora honetan imajina dezaketen guztia izatera jolasteko espazioa dago eta, horrela, errealitate berriak sortzeko. Mugimendu aretoa eta kanpoaldea, oraingoz gauza asko bilakatu izan dira, hala nola, zirku bat, gaztelu bat, txirrista erraldoi bat, edota errege baten gotorleku.
Ezin ditugu ahaztu hainbeste gustatzen zaizkigun txangoak. Horrela, adostasunaren eta proposamenen bitartez hainbat leku ezagutu ditugu. Adibidez, Orgiko basoa, hipika batera ere joan gara zaldiak nola zaintzen diren ikastera, eta Iruñean zehar paseo bat eman dugu.
Txangoez gain, hilero liburutegira joaten gara. Bertan, bakoitzak interesatzen zaizkion liburuak aukeratzen ditu, murgilduta dagoen ikerketetan arabera, eta, horrela, informazioa biltzeko erabili.
Eguna amaitzeko, “agurra” deritzoguna daukagu, talde osoa elkartzen den unea. Elkarrizketarako, erabakiak hartzeko eta adostasunerako gune bat da. Ikaskuntza berriak, esperientziak, sortutako gatazkak eta abar partekatzeko.